Jendearen bizitza hobetzeko jaio ginen

Eta gaur ideia horren gainean hazten gara. Birgaitzaileak gara. Datozen belaunaldientzat prestatzen ditugu eraikinak. Hori da gure ondarea. Eta oso argi daukagu bizilagunak agintzen duela. Pribilegiodunak gara. Beraien etxean sartzen uzten digute, beraien konfiantza ematen digute eta guk trukean bizi-kalitate iraunkorra ematen diegu.

Eta horretarako, ez du edozerk balio, onena emateak baino ez du balio:

Kalitatea

Denek eskaintzen dute kalitatea. SEOMen bizi-kalitatea eskaintzen dugu.

Kalitateaz hitz egitea arkitekturaz dantzatzea bezala da. Ez du zentzurik. Horregatik, guk nahiago dugu egin ditugun 600 obra baino gehiagok hitz egitea. Eta gure bezero guztiak pozik.

Oso garbi daukagulako proiektu bakoitzaren hasieran, ez dela obra bat esku artean daukaguna. Bizi proiektuen bilduma bat da.

Konfiantza

Konfiantza behin eraikitzen da eta egunero birgaitzen da.

Hor egongo gara. Ezin da bestela izan. Aurrekontutik obraren hasierara, amaitu arte eta ondoren ere bai. Gure lanetik bizi garelako, baina batez ere gure bezeroen konfiantzatik bizi garelako. Gurea ez da guri obrak esleitzea. Gurea obrak egitea da, eta lehenengoan ondo egitea.  

Egia esan, bizitza hobe batekiko konfiantza da erosten digutena. Eta guk prezio argia, zehatza eta justua jartzen diogu.  

Conocimiento técnico

Somos técnicos, sin tecnicismos

Enpresa teknikoa gara. Horregatik, badakigu zer gertatuko den obra batean egin aurretik ere. Eta bizilagunari modu erraz eta zuzenean kontatzen diogu. Ulertzea nahi dugu.

SEOMen gure ezagutza teknikoa lasaitasunaren zerbitzura jartzen dugu. Bizilagunarena. Dena ondo joango dela sentitzeko konpromisoa hartzen dugu. Eta zerbait okertzen bada, modu arin eta eraginkorrean zuzentzen jakingo dugu. Eta zerbait hausten bada, ba konpondu. Hautsi ezin den gauza bakarra gure eta bizilagunaren arteko komunikazio haria da. Guk badakigu, baina haiek agintzen dute.

Konpromisoa

SEOMekin, auzoen erkidego batek egingo duen azken obra izango da.

Argi hitz egin dezagun. Badakigu eraikin bat birgaitzeak zer nahasmendu dakarren. Badakigu familia bakoitzak zer-nolako ahalegin ekonomikoa egin behar duen.

SEOMen, haien arazoak gureak balira bezala tratatzen ditugu. Desoreka eta ziurgabetasun sentsazio horrekin enpatizatuz. Puntuz puntu kontatuz zer egingo dugun.

Izan ere, badakigu auzokide batek obra batean aurkitu nahi duen azken gauza ezustekoak direla. Eta ordaintzen duenak hamarkadak irauten ez baditu, zerbait ez da ondo egin. Baina hori guri ez zaigu gertatzen. Ez da harrokeria, konpromiso bat da. Auzokideen erkidego batek egiten duen azken obra hori izateko konpromisoa.

Zintzotasuna

Gure bezeroei guk dirua irabaztea interesatzen zaie. Haiek ere irabazten dutelako.

Askoz ere eraginkorragoa, irisgarriagoa, erosoagoa, araudi guztietara egokitua eta balioa irabaziko duen eraikin batean bizitzea irabazten dute. Denboran irauten duten onura ukigarriak irabazten dituzte. Hasieratik beren inbertsioa egiten duten azkena izango dela dakitelako irabazten dute. Lasaitasunean irabazten dute, dirulaguntzak kudeatzen adituak garelako, prezio itxiak, bidezkoak eta argiak eskaintzen ditugulako. Eta beste enpresekin izango ez dituzten ordaintzeko erraztasunak.

Gardentasunean irabazten dute, hasieratik azaltzen dugulako egingo dugun guztia amaierara arte. Konfiantzan irabazten dute, ez baitugu euro bakar bat ere kobratzen lana egiaztatuta eta ziurtatuta egon arte. Ez garelako joango dena bizilagunak nahi duen bezala geratu arte.

Eta hor jarraituko dugulako obra egin eta urte askotara. Beraien etxea da, beraien gonbidatuak gara. Haiek dira garrantzitsuenak eta erabakia eurena da. Horregatik, esaten diegu begietara begiratuz, gauza hauetan merkea oso garestia dela. Eta zergatia azaltzen diegu zintzotasun osoz irizpidez aukeratu ahal izan dezaten.