Gipuzkoako eraikinak zaharberritzeko

diru-laguntzak

Baina... Nondik hasi nire eraikina birgaitzeko

orduan?

Bi aukera ditugu eskura ditzakegun dirulaguntzen berri izateko:

Birgaitze-bulego batera joatea, hala nola Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, edo Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak gaitutako bulegoetara, edo Visesa bezalako erakunde publikoek kudeatutako bulego ofizialetara.

Edo proiektua egingo duen teknikariari kontsulta egitea, hura izango baita eskura dauden aukerei buruz aholkurik onena emango dizun profesionala, egin beharreko birgaitze motaren arabera.

SEOM Rehabilitadores-en ere pozik emango dizugu eskuragarri dauden laguntza edo dirulaguntzei buruzko informazioa. Laguntzak kudeatzeko talde espezializatua daukagu, eraginkorra eta eskarmentuduna.

Honako hauek dira birgaitzeak egiteko laguntzak, argitaratutako dekretuaren arabera (jabeen erkidegoak eta energia-efizientziako proiektuak):

«Agindua, 2022ko ekainaren 21ekoaLurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez, eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzea xede duen birgaitzeetarako laguntza-programen oinarriak zehaztu eta deialdi publikoa arautzen baita (laguntza horiek Europar Batasunak finantzatutako Next generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko 3., 4. eta 5. programak arautzen dituen 853/2021 Errege Dekretuan jasota daude).

 

3. programa: etxebizitza-eraikinetan birgaitze-lanak egiteko laguntza. Birgaitze-lanak edo -jarduketak eraikuntzaren osagai komunetan, bi familiarentzako edo elkarri atxikitako etxebizitzen instalazio edo zerbitzu komunetan, familia bakarreko etxebizitzetan eta etxebizitza-erabilera nagusia eta jabetza-erregimen horizontala duten bizitegi-tipologia kolektiboko eraikinetan, jabetza pribatuko edo jabetza bakarreko higiezin-konplexuan egiten direnerako.

4. programa etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzea xede duten birgaitze-jarduketetarako laguntzak. (PRIBATIBOA)

5. programa dagoeneko eraikita dagoen eraikinaren birgaitzerako dokumentazio teknikoa egin edo egokitzeko laguntzak; eta dagokion jarduketak garatu ahal izateko beharrezkoak diren proiektu teknikoak idazteko laguntzak. (PROIEKTUAK)»

 

Ikus dezakegunez, eraikin gehienetan 3. programa erabili ahal izango dugu obra gauzatzeko. Honako hauek dira laguntzen zenbatekoak:

 

Garrantzitsua: zenbateko horiek 26 hilabeteko epe mugatua eta mugaeguna dute (2026ko ekainaren 30a baino lehen).

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. 

EU