Donostiako Txapiñene kaleko 3. zenbakian eraikina fatxada aireztatuaren bidez birgaitzea
Kasu honetan, 14 solairu eta 70 etxebizitza baino gehiago dituen eraikin honen inguratzaile termiko osoan jarduten da. Fatxada aireztatua egitea, balkoiak iragazgaiztea, defentsak eta barandak berritzea, instalazioak…
Zehark arkitektura estudioaren eskutik egindako esku-hartze osoa da, obra zuzendaritza gisa.
Hurrengo proiektua… Txapiñene 1, alboko dorrea. Jabegoak, dorre honetan egindako lana ikusita, bere dorrearen birgaitze integralerako konfiantza ematea erabaki du.