Fatxadak birgaitzeko proiektu bati ekiteko lehen urratsak, jabeen erkidego baten ikuspegitik

Donostian edo Gipuzkoako edozein udalerritan (antzeko ezaugarrietakoa) fatxadak zaharberritzeko edo birgaitzeko proiektu bat planteatzen denean, funtsezkoa da beharrezko elementuak/esku-hartzaileak ezagutzea. Honako hauek dira:

1. Proiektua: Obra-proiektua egingo duen arkitektura-estudio bat behar duzu, Udalaren obra-lizentzia lortzeko.

2. Obra zuzendaritza: Proiektuaren irismenaren arabera, lanak ondo egiten direla zainduko duen eta lanak ekonomikoki bideratuko dituen obra-zuzendaritza beharko duzu. Normalean, proiektua idazten duen arkitektura-estudio berberak egiten du lan hori.

3. Segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa gauzatze-fasean. Jabeen erkidegoa sustatzaile bihurtzen da eta, beraz, legeak segurtasun- eta osasun-koordinatzaile bat kontratatzea eskatzen du proiektua gauzatzeko. SEOMen, profesional hori kantratarekiko erabat independentea izatea gomendatzen dugu, interes gurutzaturik ez izateko. Horrela, profesional hori modu egokian lan egiten ari dela ziurtatuko duzue.

4. Zaharberritze enpresa: Proiektuan jasotako informazioarekin (planoak, aurrekontua eta neurketak), eskaintza bat eskatzen zaie birgaitze-enpresari, partiden prezioak alderatu ahal izateko. Puntu honetan, oso garrantzitsua da kontratei dokumentazio hau eskatzea: bertako langileak/aseguruak/duela gutxi egindako antzeko obrak/plantillako teknikariak/zuzendaritzako kideen prestakuntza… Horrela, gauzatu beharreko obra motarako enpresa profesional eta dimentsionatua kontratatu ahal izango duzu beti.

Baina... eta dirulaguntzak?

Dirulaguntzak ere fatxadak birgatzeko prozesuaren parte dira, gutxienez Donostialdean, Gipuzkoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Eusko Jaurlaritzaren laguntzak nahiz Next funtsetatik eratorritakoak..

Praktikan, laguntza horiek orain arte izapidetu diren laguntzak bezala izapidetuko dira. SEOM Rehabilitadores-ek mota horretako laguntzak eskatzeko eta lortzeko lantalde espezializatua du. Beraz, atsegin handiz emango dizugu informazioa sor daitekeen edozein zalantzaren inguruan.  

Nork eska ditzake laguntzak?

- Arkitektura-estudioek

– Finka-administratzaileek

- Enpresa kontratistek

 

Obran zehar... plangintzaren garrantzia 

Birgaitzeaz arduratuko den enpresak plangintza zehatza eman beharko dio jabeen erkidegoari, eta gauzatze-prozesua zehaztu eta epeak ziurtatu beharko ditu. Bestalde, jabeen erkidegoak eta enpresak berak hainbat zigor proposatu behar dituzte ezarritako epea betetzen ez denerako, betiere gerta daitezkeen ezustekoetarako zentzuzko marjina bat utzita.  

 

 

Obran inbertitzea. Gauzatze-prozesuari esleitutako langileak

Garrantzitsua da obran teknikari bat egon dadila eskatzea (kontrataren aldetik), prozesu osoa kudeatuko duena, baita taldeko burua ere, esleitutako langileak, gremioak eta gainerako esku-hartzaileak kudeatuko dituena.

 Obrari lantalde egokia esleitzea ezinbestekoa da lanak behar bezala egiteko, arreta emateko eta kalitatea bermatzeko.  

 

Ez da kasualitatea… pertsonak dira!!!

 

 

 

EU