Next Generation funtsen kudeaketa Gipuzkoan

by | Intereseko albisteak

Dagoeneko mahai gainean ditugu EAEn eraikinak birgaitzeko Next Generation funtsak.

 

 

Jarraian, funts horien gako garrantzitsuenak aurkeztuko dizkizugu:

 

 

3 programatan banatzen dira, birgaitu nahi dugun eraikuntza motaren arabera.

3. programa – (Eraikinak) – Egoitza-eraikin kolektiboetarako, bi familiako etxeetako eta etxe atxikietako elementu komunetarako eta familia bakarreko etxebizitzetarako laguntzak.

Zure eraikinak eta proiektuak baldintzak betetzen badituzte, honako laguntza hauek lor ditzakezu:

Gehienez 3.000 euro etxebizitza bakoitzekoxetxebizitza bakoitzeko (% 60ko edo gehiagoko eraginkortasuna).

4. programa – (Etxebizitzak) – Familia bakarreko etxebizitzetarako edo familia anitzeko eraikinetako etxebizitzetarako laguntzak.

Zure eraikinak eta proiektuak baldintzak betetzen badituzte, honako laguntza hauek lor ditzakezu:

Gehienez 3.000 euro etxebizitza bakoitzeko edo jarduketa-kostuaren % 40, betiere berokuntza- edo hozte-eskaria % 7 murrizten bada, energia-efizientziaren % 30 lortzen bada edo elementuak ordezten badira, DB HE beteta.

5. programa – Proiektuak

20 etxebizitza arte – 4,000 € + 700 € etxebizitza bakoitzeko

20 etxebizitza baino gehiago – 12,000 + 300 € etxebizitza bakoitzeko

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. 

 

EU