Fatxaden birgaitze-lanak Donostian (Gipuzkoa)
Kalitate handiko obra bat izan da. Donostiako Boulevard 7ko jabeen erkidegoak fatxada konpontzeko eta junturak berritzeko eskatu zigun, baita terrazak irazgaizteko, barandak berritzeko eta sabai batzuetako egurrezko kasetoiak konpontzeko ere.
Atzeko fatxadak energiaren aldetik birgaitu eta patioetan ere jardun dugu.
Kontua ez da azal berri bat egitea, eraikinak duen kalitate handiko azala tratatzea baizik, hura gaztetuz eta berria balitz bezala utziz. Horixe da, hain zuzen, lanik konplexuenetakoa.
Ia edozein enpresak egin dezake ondo fatxada berri bat, baina horrelako fatxadak birgaitzeko maila goreneko profesionalak, konpromiso handiko taldea eta gauzak ondo egiteko gogoa behar dira.
Eta hemen badugu hori, eta asko gainera!
Horrelako birgaitze-lanen emaitza bistakoa da. Fatxadaren kalitatea ez da bilatu behar, eraikina begiratu hutsarekin nabaritzen da.
Badakigu gure bezeroek hori egiteko kontratatzen gaituztela, eta horixe eskaintzen diegu; dena ematen dugu obra bakoitzean.
Plazer handia izan da María Pilar Bakaikoarekin lan egitea, proiektuaren obra-zuzendaria.
%
Erabilitako aurrekontua
%
Erabilitako epea
GURE LANA
Birgaitzearen zale amorratuak